Juanjo Altuna margolariak Tutera Hiria lehiaketa irabazi du

Juanjo Altuna margolariak Tutera Hiria lehiaketa irabazi du. Espacios en construccion lanari esker nagusitu zen Altuna. 86 lan jaso ziren lehiaketan. Epaimahaiak maiatzaren 21ean eman zuen erabakia jakitera. Altunak 12.000 euroko saria jasoko du.

Esan bezala, 86 lan aurkeztu ziren Tutera Hiria margo lehiaketaren 12. ekitaldira. Besteak beste, Portugal, Peru, Paraguay edota Espainiako estatuko margolariak izan ziren lehian. Juan Genoves, Enrique Brinkmann, Pedro Torres Gonzalez, Jose Esteve Adam eta Modesto Cuixartek osatutako epaimahaiak maiatzaren 21ean eman zuen erabakiaren berri. Epaimahaiaren arabera, "Altunak asko arriskatu du bere lanean, eta horixe da hain zuzen eskatzen zaiona: bide berriak zabaltzea. Gama monokordea baina erritmo bizia duen lana da saritutakoa".

12.000 euroko saria

Juanjo Altunak 12.000 euroko saria jasoko du. Bigarren saria (6.000 eurokoa) Carlos Corres errioxarentzat izan da, Matushka lanagatik. Lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa ekainaren 25era arte izango dira ikusgai, Tuterako Castel-Ruiz kultura etxean.

Bolada onean

Altuna bolada onean dago. Tuterako sariaz gain, Bizkaiko UNEDen margo lehiaketan saria nagusia jaso du eta Ibercajak eta Diario de La Riojak estatu mailan deitutako lehiaketan, berriz, bigarren saria eraman zuen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.