Urtebete ondoren, egoera ez dela aldatu salatu du Bergara Aurrerak

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko maiatzaren 20a

Datorren astean beteko da urtebete udala osatu zela, eta orduko putxerazoak oraindik iraun egiten duela salatu du Bergara Aurrerak prentsaurrean.

Urtebetean gauzak ez direla aldatu esan du Bergara Aurrerak prentsaurrean, eta ley de partidos delakoa aplikatu egin dutela, neurri handi batean, hemengo alderdien laguntzarekin. Honekin batera, 2003ko ekainean egindako putxerazoak jarraitu egiten duela salatu du.

Egoera salatzeko ekintzak

Egoera honen aurrean, bi ekintza egingo ditu Bergara Aurrerak datozen egunetan:

  • Mozioa aurkeztuko du astelehenean, udaletxean. Lau puntu izango ditu: urtea tristuraz gogoratu, bidea elkarrizketa dela esan, Bergara Aurrera herri plataformaren eskubideak errespetatzeko eskatu, eta maiatzaren 25ko mobilizazioetan parte hartzea adierazi. 19:30ean hasiko da plenoa.
  • Mobilizazioa datorren martitzenean, maiatzak 25, herriko plazan, 19:00tan. Hauxe izango da leloa: Udal demokrazia orain. Aparheid politikorik ez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak