Aurten 87 urte egiten dituzten bergararrei omenaldia domekan

EduMendibil 2004ko mai. 20a, 15:25
Aurten 87 urte egingo dituzten bergararren omenezko ospakizun ekitaldia izango da maiatzaren 23an, erretiratuen egoitzan. 42 lagun omenduko dituzte egun horretan. Ohikoa denez, Udaleko eta San Joxepeko ordezkariak izango dira omenaldian.

Maiatzaren 23ko ospakizun ekitaldiak 10:30ean hasiko dira, ordu horretan Santa Marina parrokian izango den mezarekin. Ondoren, eguerdiko 12etan omendutakoei harrera egingo zaie erretiratuen egoitzan. Besteak beste, Victoriano Gallastegi alkateak eta San Joxepeko zuzendaritzako kideek hartuko dute parte omenaldian.

42 lagun

Esan bezala, aurten 42 lagun dira 87 urte egingo dituztenak. Hauxe duzue omenaldia jasoko dutenen zerrenda: Maria Albizu, Ramona Aranguren, Maria Argialde, Angeles Arizmendi, Jose Martin Arraiago, Eugenia Arrieta, Benita Baquedano, Maria Concepcion Zilardegi, Markos Kortabarria, Maria Rosa Etxaniz, Margarita Elortza, Julia Gallastegi, Irene Gantxegi, Jose Gardoki, Simon Garitano, Maria del Carmen Goenaga, Antonio Gonzalez, Victor Herran, Bernardo Iñarra, Dolores Iñarra, Roman Igarza, Nieves Imaz, Antonia Irazabalbeitia, Martina Larrañaga, Ciriaca Larrañaga, Salvadora Larrañaga, Eugenia Lazpiur, Benita Leturiaga, Juan Lopez, Juana Milikua, Cristina Mujika, Julia Pagaldai, Marcelina Pildain, Pedro Plazaola, Victoria Senar, Adelaida Soria, Maria Dolores Ugalde, Maria Ugarte, Petra Uribarri, Odys Esperanza Viñas, Josefa Ignacia Zabala eta Martin Zabaleta.

Abesbatzaren saioa eta luncha

Horren harira, aurten 87 urte beteko dituzten herritar guztiek dagoeneko jaso dute omenaldirako gonbidapena. Omendutako guztiek plaka oroigarri bana jasoko dute datorren maiatzaren 23ko omenaldian. San Joxepeko abesbatzak ere hartuko du parte omenaldian, eta jarraian omendutakoei eta euren familiartekoei luntxa eskainiko zaie.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak