VII. Abdon Juaristi pintura lehiaketan parte hartu duten margoak daude ikusgai kultura etxeko erakusketa gelan. Artista askoren lanak daude, tartean: Marilu Unzurrunzaga, Idoia Elexpuru, Koldo Gojenola, Anton Arrillaga eta Felix Ayala.
Maiatzaren 23a arte dago zabalik erakusketa, eta hauxe da ordutegia:
- Atelehenetik, egubakoitza arte: 18:00tatik 21:00ra
- Zapatu eta jaiegunetan: 12:00tatik 14:00ra, eta 18:00tik 20:00ra.