Nagusientzako Nazioarteko VII. Txotxongilo Mostra egingo da Bergaran

A. Leibar 2004ko mai. 13a, 11:00
Mostra maiatzaren 20 eta 23 bitartean egingo da. Taun Taun antzerki taldeak antolatu du, Bergarako Udalaren laguntzarekin. Helduentzako Mostra bada ere, kaleko ikuskizunak adin guztietako jendeari zuzendutakoak dira. Bergarako Txotxongilo Mostrak beste herrialdeetan eta antzerkiaren esparru honetan egiten denaren erakusgarri izan nahi du.

Maiatzak 20, osteguna:

  • 18:00 - 20:30: Jesus M. Atienzaren "Hilos, sueños y sombras" argazki erakusketaren inaugurazioa, Pol-Pol tabernan.
  • 20:00etan: Erakustaldiaren inaugurazio ofiziala, Pol-Pol tabernan. "Txalapartariak" arituko dira bertan; txalapartaren soinuaz lagundurik, txotxongilo ikuskizuna eskainiko dute.
  • 22:00etan: Gaztetxean. "El Chonchón" talde argentinarraren" Tres Espinas" ikuskizuna.

Maiatzak 21, ostirala:

  • 18:00-20:30: Jesus M. Atienzaren argazki erakusketa Pol-Pol tabernan.
  • 20:00etan: Novedades aretoan. "Boom" ikuskizuna Catalunyako Chapertons Comic Teatre taldearen eskutik.
  • 21:30ean: Kalean. Catalunyako Camaleó Teatre taldearen "Medusa" ikuskizuna.
  • 23:00etan: Gaztetxean. Andaluziako Desguace Teatro taldearen "El hermano mellizo de Dios" ikuskizuna.

Maiatzak 22, zapatua:

  • 12:00-14:00 eta 18:00-20:30: Jesus M. Atienzaren argazki erakusketa Pol-Pol tabernan.
  • 12:30ean: San Martín plazan. Alemaniako Teatro Wynfyd taldearen "El anillo de los ancianos" ikuskizuna.
  • 17:00etan: Angiozarren. Alemaniako Teatro Wynfyd taldearen "El anillo de los ancianos" ikuskizuna.
  • 18:30ean: San Martín plazan. "Circo Díscolo" ikuskizuna. Lona, Argentina / Euskal Herria.
  • 20:00etan: Novedades aretoan. Yangzhou-ko (Txina) txotxongilo antzezlana.
  • 23:00etan: Gaztetxe. Argentinako Pizzicato taldearen "A todo trapo" ikuskizuna.

Maiatzak 23, domeka:

  • 12:00-14:00 eta 18:00-20:30: Jesus M. Atienzaren argazki erakusketa Pol-Pol tabernan.
  • 12:30ean: Osintxun. Alemaniako Teatro Wynfyd taldearen "El anillo de los ancianos" ikuskizuna.
  • 18:30ean: Espoloian. Alemaniako Teatro Wynfyd taldearen "El anillo de los ancianos" ikuskizuna.
  • 20:00etan: Novedades aretoan. Italiako Claudio Cinelli-ren "Batticuore" antzezlana.
  • 23:00etan: Gaztetxean. Argentinako 5 Sesiones Teatro taldearen "Possessed" antzezlana.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak