Fanzinearen bertsio digitala prestatu du Gaztetxeak

Leire Kortabarria 2004ko maiatzaren 10a

Gaztetxearen fanzinea, Astindu, Interneten dago, www.astindu.org helbidean. Orain arte kaleratutako artikulu, idatzi, erreportaje… guztiak daude bertan, baina baita aukera berriak ere.

Webgunea abian eta erabilgarri dago, baina aurkezpen ofiziala ekainaren 16an egingo dute gaztetxeko arduradunek.

Euren helburua da www.astindu.org astero berritzea, eta, paperezko bertsioaren kasuan bezala, kontrainformazioa bultzatzea, komunikazio parte hartzailea posible egitea, herriko kolektibo eta pertsonen zerbitzura dagoen tresna bat lortzea eta abar. Euren esanetan, proiektuaren benetako balioa etorkizunerako eskaintzen dizkigun baliabide eta aukeretan datza.

Webguneak orain arteko idatzi guztiak biltzen ditu, baina beste aukera berri asko ere eskaintzen ditu: esaterako, 35 musika talderen informazioa eta mp3-ak jaisteko aukera. Gaztetxearen albisteak eta historia, agenda, argazkiak, gaiak… eta beste hainbat sail ditu webguneak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak