Ibarreko 150 lagun bilduko dira Atzegi Eguna ospatzeko

Leire Kortabarria 2004ko maiatzaren 11

Atzegi elkarteak antolatuta, ibarreko 80 bat gutxitu psikiko eta horien senideak -150 bat, guztira- bilduko dira hilaren 15ean Bergaran, Atzegi Eguna ospatzeko.contributors:

Urtero, ibarreko herri baten egin izan dute Atzegi Eguna. Elkartearen 40. urteurrenean hasi ziren ospakizunarekin, eta bosgarren aldia izango da aurten.

Atzegi elkarteko 150 bat debagoiendar bilduko dira. 12:00etan, Udaletxeko Osoko Bilkura aretoan asanblea labur bat egingo dute Atzegiko Jose Luis Basoko gerenteak eta Debagoieneko arduradun Jokin Antxiak Bergarako alkate Victoriano Gallastegirekin. Aurten elkartean izan denaren berri emango dute.

Gero, Atzegi elkartekoek bisita gidatua izango dute erdigunetik. 14:00etan, elkarrekin bazkalduko dute, eta musikaz girotuko dute bazkalondoa.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak