‘Panti’-ri harrera jendetsua egin zioten Bergaran

Eneida Iturbe 2004ko mai. 10a, 10:55
Xabier Oregi Panti-k 17 urte egin ditu preso Espainiako hainbat espetxetan, eta aurretik beste bost urte egin zituen erbestean. Zapatuan utzi zuten aske, eta Bergarara itzuli zen. Goizean irten zen Murtziako espetxetik eta 20:00ak inguruan iritsi zen Debagoienera.

Gatzagan zain zeukan auto-karabanarekin batera egin zuen Bergararako bidea. Etxafuegoek iragarri zuten Panti Bergaran zela, eta plazan batutakoek txalo zaparradarekin hartu zuten hura. Harrera beroa egin zioten herrikideek. Agurra dantzatu zioten eta Ainhoa Agirreazaldegik hiru bertso bota zizkion. Panti-k berak ere bertsotan agurtu zituen herritarrak, Jokin Arregiren bi bertso bota zituen-eta.

Kanto-k eman behar zion erramua Ana Sebalek eman zion

Presoei harrera egiten dietenean ohitura da askatu duten azkenak lore sorta ematea askatu berriari. Zapatukoan, Luis Mari Azkargorta Kanto-ri zegokion hori egitea, baina berriro kartzelara sartu dutenez, ez zen posible izan. Ana Sebalek bete zuen haren tokia, eta Kanto-k idatzitako lerro batzuk irakurri zituen. hilaren 22an, omenaldia.

Debagoienean hainbat ekitaldi

Maiatzaren 15a eta 22a bitartean Amnistiaren Aldeko Batzordeak hainbat ekitaldi egingo ditu Debagoienean. Hilaren 22an omenaldia egingo diote Panti-ri eta ekitaldiaren ondoren afaria izango da. Afarirako txartelak salgai daude Arrano eta Pol-Polen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak