Goiko Estazioko eraikina berrituko dute

EduMendibil 2004ko mai. 6a, 19:11
Goiko Estazioko eraikina berritzeko proiektuarekin aurrera egitea erabaki du Udalak. Lanen aurrekontua 181.000 euro ingurukoa da. Kultura zerbitzuko iturrien arabera, uda ostean lanekin hastea da helburua.

Mikel Larrañaga arkitektoren proiektuaren arabera, herriko musika taldeendako hamar lokal izango dira Goiko Estazioko eraikinean. Eraikinak bi solairu izango ditu eta horietako bakoitzean bost gela eta komuna egongo da. Musika taldeendako lokalak 11,6 m2 eta 12,15 m2-koak izango dira. Lanen aurrekontua 181.000 euro inguru da. Proiektu teknikoa idaztea, berriz, 10.400 euro kostatu da.

Lanak uda ostean hasiko dira

Herriko hainbat musika taldek erabiltzen dute Goiko Estazioa, entseguetarako. Joan zen martxoaren 22ko batzarrean, gobernu batzordeak rock taldeekin lokalaren erabileraren gainean sinatutako hitzarmena beste sei hilabetez luzatzea erabaki zuen. Hala ere, eraikina orokorrean eta teilatua bereziki egoera txarrean dira, eta eraikina berritzeko erabakia hartu du Udalak. Kultura batzordeko iturrien arabera, lanak uda ostean hasiko lirateke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak