Euskal kantuen liburuxka atera du Jardunek

Leire Kortabarria 2004ko maiatzaren 6a

Lagun artean, kantu afarietan… abesteko moduko 40 euskal kanta ezagun bildu eta argitaratu ditu liburuxka baten Jardun euskara elkarteak. Bi eurotan dago salgai euren bulegoan, eta Pol-Pol eta Kortazar tabernetan.

Telesforo Monzon, Pantxoa eta Peio, Benito Lertxundi, Mikel Laboa… Egile horien eta askoz gehiagoren abestiak eskura izateko aukera eman nahi zuen Jardun elkarteak. Hori dela-eta argitaratu dute bilduma hori. Ekimena Jardunen Gazte Taldearen inguruan piztu zen, hain zuzen ere, iaz antolatu zuten gitarra ikastaro batean: euskal kantak jorratu zituzten, eta konturatu ziren ideia ona izango litzatekeela abesti horiek guztion eskura ipintzea.

Telesforo Monzonen jaiotzaren 100. urteurrena dela-eta, berak sortutako Bai euskarari abestia da aukeratutako bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak