Araiztegiren lana saritzeaz gain, epaimahaiak Antton Arrillagari 300 euroko akzesita ematea erabaki du. 18 urtetik beherakoen artean, berriz, ez dute inolako lanik nabarmendu.
Sari banaketa egubakoitzean
Bedelkar herriko dendarien elkarteak denda txikien inguruko lanak egitea eskatu zien partaideei. Hogei bat lan jaso dituzte eta jasotako margoen erakusketa kultura etxean ikusgai dago, domekara arte, maiatzak 9.
Sari banaketa ekitaldia egubakoitzean, maiatzaren 7an izango da, kultura etxean, 18:15ean.