Hiru hilabete barru hasiko dira Urteagako obrak

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko api. 26a, 14:35
Datorren astean adjudikatu ditu Aldundiak obrak. Hiru hilabete barru hasiko dira, eta beste lau beharko dituzte lanak bukatzeko. Jose Juan Gonzalez-Txabarri diputatu nagusiak egin ditu adierazpenok.

Aldundiaren erantzukizuna izan ez arren, Urteaga kaleko obren ardura berak hartuko duela esan du gaur goizean Jose Juan Gonzalez-Txabarri Gipuzkoako diputatu nagusiak.

Urte amaierarako amaituko dituzte lanak

Datorren astean adjudikatuko dira obrak. Enpresa horrek bi hilabete t'erdi, hiru beharko ditu obren txostena egiten, eta beste lau obrak burutzen. Beraz, urte amaierarako knponduta egongo da arazoa. Denbora horixe kalkulatu du Diputazioak.

Jabeen erantzukizuna

Jose Juan Gonzalez-Txabarrik behin eta berriz azpimarratu du obra horien ardura ez dela Diputazioarena. Lur horiek jabeak dituztela esan du, eta seguruak ere badaudela. Onartu du apurtu diren hodiak eta ondoko errepide berrian egin dituzten lanak zerikusia izan dezaketela, baina lan horiek ere asegurua badutela esan du, eta erantzukizuna horiei eskatu behar zaiela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak