Jalgi Hadi Dantzara erromeria, ekainaren 12an

EduMendibil 2004ko apirilaren 21a

Erromeria erraldoia izango da Bergaran ekainaren 12an, egun horretan Jalgi Hadi Dantzaren bigarren ekitaldia egingo baita herrian.

Dantza soltea bultzatzea da Euskal Dantzarien Biltzarraren egitasmoaren helburu nagusietako bat. Hori dela eta, dantza zale guztiei dei egiten zaie egun horretan erromerian parte hartzeko.

Dantza ikastaroa

Erromeriari begira, dantza ikastaroa antolatu dute ekainaren 11ra arte. Eskolak Aranzadi Ikastolan izango dira, eguazten eta egubakoitzetan 19:00etatik 20:00etara eta zapatuetan 11:00etatik 12:00etara. Adin guztietako jendeari zuzenduta daude eta irakasleak Juantxo eta Janire Urbieta izango dira. Izenematea 943 77 91 60 telefono zenbakian egin daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak