Udalean ordezkaritza aldarrikatu du Bergara Aurrerak

EduMendibil 2004ko apirilaren 21a

Azken udal hauteskundeetan udalbatzatik kanpo geratu izana salatzeko idatzia aurkeztu zuen Bergara Aurrera taldeak Aste Santu aurretik, udaletxean. Plataformari dagokion ordezkaritza politikoa aitortzea eskatzen du Bergara Aurrerak.

Guztira, 368 herritarren eta 22 talderen atxikimendua jaso du Bergara Aurrera taldeak: LAB, Udaleko Enpresa Komitea, Segi, Ikasle Abertzaleak, EHE, EPA, ESK, Bai Euskal Herriari, Askatasuna, Etxerat, Gazte Asanblada, Txapa Irratia, Astindu, Lokatza, Zutik, Komite Internazionalistak, BEKE, Elkarlana, Haurtxoa haurtzaindegia, Mendia Bizirik, EHNE eta Angiozarko Batzarrak bat egin dute Bergara Aurrera taldearekin.

Apartheid politikoa

Testuarekin bat egin dutenek Bergara Aurrera plataformari dagokion ordezkaritza politikoa aitortzea eskatu dute. Bergara Aurrerakoen arabera, joan zen urteko udal hauteskundeetan gertatutakoaren ondoren, benetako apartheid politikoa bizi dute Bergarako udaletxean. Maiatzeko hauteskundeetako emaitzen arabera, udalbatzan lau zinegotzia izatea dagokiela aldarrikatzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak