Alejandro Valverdek irabazi du Euskal Herriko Itzuliko lehen etapa

A. Leibar 2004ko api. 5a, 19:26
Sprintean irabazi du Kelme-Comunidad Valenciana-ko Alejandro Valverdek gaurko etapa. Sprint gogorraren ostean, azken metroetan, erraz nagusitu zaie aurkariei, gainera. Lehen euskalduna David Etxebarria izan da, 6. Postuan, irabazlearengandik segundo gutxira. 139 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek. Tartean 4 mendate igaro behar izan dituzte (Itziar, Elosu, Deskarga eta Asentzio). Hainbat ihesaldi saiakera izan dira ibilbidean zehar.

Guztira, 168 txirrindularik ekin diote lasterketari. Bergarako San Martin plazan hasi da Euskal Herriko Itzulia, 13:45ean.

Jose Garcia Costa (Illes Balears) eta Jens Voigt (CSC) txirrindulariek kilometro ugari egin dituzte ihes eginda. Beraiek izan dira Elosu gaina egin duten lehenak. Oñatin harrapatu ditu tropelak ihes eginda zihoazen txirrindulariak, 106. kilometroan.

Joseba Beloki (Brioches La Boulangere) erretiratu egin da, 99. kilometro inguruan. Andoni Aranaga (Chocolade Jacques Windornixdorf) ere erretiratu da.

Dario David Cioni-k (Fassa Bortolo) 124 kilometroan aurre hartu dio tropelari, baina, segituan bukatu da ihesaldia. Gero, Asentziorako igoeran, eraso ugari izan dira; baina, azkenean, Denis Menchov-ek (Illes Balears-Banesto) igaro du lehenengo Asentzioko gaina. Bere atzean Rebellin (Gerolsteiner), David Etxeberria (Euskaltel-Euskadi) eta Danilo Di Luca (Saeco) pasatu dira.

Azkenean, Kelmeko Alejandro Valverde-k (Kelme-C. Blanca) irabazi du sprintean. Bigarrena Angel Vicioso (Liberty Seguros). Irabazleak 3 ordu 25 minutu eta 49 segundutan bukatu du etapa.

Sailkapena:

  1. Alejandro Valverde (Kelme-Comunidad Valenciana)
  2. Angel Vicioso (Liberty Seguros)
  3. Rebelin (Gerolsteiner)
  4. Diluca (Saeco)
  5. Jorge Ferrio
  6. David Etxeberria (Euskaltel-Euskadi)
  7. Aitor Osa (Illes Balears-Banesto)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak