Zinta mozketarekin hasi da eta Soraluze aldera egin dituzte lehenengo kilometroak. Herriko plazatik atera da itzulia. Zinta mozten Vitoriano Gallastegi (Bergarako alkatea), Ana Agirre (Industria sailaburua) Enrike Erentxun (Antolaketa arduraduna) eta Jaime Ugarte (Itzuliko koordinazio orokorreko arduraduna) izan dira .
Berriz ere Bergarara heldu aurretik 139 kilometro egin beharko dituzte
Etaparen soslaia aurreko berrian eman dugu eta malkartsua da oso. Bigarren mailako hiru gain pasatu beharko dituzte eta azkena Asentzion izango da.
Itzuli gogorra
Itzulia bereziki gogorra izango da aurten. 765 kilometro eta 28 mendate gainditu beharko dituzte txirrindulariek. Egubakoitzean Lazkaon amaituko da itzulia eta orduan jakingo da nor izan den indartsuena.