Jaurlaritzak Bergarako udaletxean egin du asteko bilera

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko mar. 30a, 13:00

Juan Jose Ibarretxe lehendakariak eta Jaurlaritzako sailburuek, Bergarako udaletxean egin dute astero egin ohi duten bilera. Goizeko 10:00etan hasi dute batzarra.

Goizeko 10:00etan puntu puntuan iritsi da Juan Jose Ibarretxe lehendakaria Bergarako plazara. Ordurako, udaletxe barruan zeuden Jaurlaritzako sailburuak. Auto banatan etorri dira guztiak, eta Bergarako alkateak, Victoriano Gallastegik egin die ongi etorria, kontzejupean.

Goizeko egitaraua

Bilera hasi baino lehen, argazki ofiziala atera dute udaletxeko pleno aretoan. Lehendakaria, sailburuak, eta Bergarako alkate eta zinegotziak. Ondoren, udaletxeko beste areto batera sartu dira, eta mahai handi baten inguruan eseri dira sailburuak. Ibarretxe mahai buru.

Goizeko 10:00etan hasi dute bilera. 12:00etan, Miren Azkarate, Jaurlaritzako bozeramaileak, prentsa aurrekoa eskainiko du. Ondoren, Bergaran dagoen Jaurlaritzako artxiboa bisitatuko dute.

Komunikabideak

Komunikabide asko etorri dira gaurko bilera kubritzera. Adibidez, Goienkaria, Goitb, Berrigara, ETB, Tele5, Antena3, TVE, DV eta beste hainbat egunkarietako argazkilariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak