Turismo Bulegoa, apirilaren 1etik irailaren 30era arte zabalik

EduMendibil 2004ko mar. 26a, 14:07
Udalaren Turismo Bulegoa zabalduko dute datorren eguenean, apirilaren 1ean. Bergara ezagutzera datozenei zuzenduta, udaletxeko sarreran dagoen bulegoa irailaren 30era arte egongo da zabalik.

Bergararen Zabalkunde Turistikorako Plangintza 1994an jarri zuten abian, herriko ondarea ezagutzera emateko asmoarekin. Turismo Bulegoa, berriz, hurrengo urtean, 1995ean, zabaldu zuten aurreneko aldiz.

3.500 bisitari urtero

Xabier Aranburu udal museologoak adierazitakoaren arabera, urte hauetako balantzea positiboa da. Gaur egun, 3.500 bisitari inguru etortzen dira urtero Bergarara. Turista gehienak Bergarako ondarea ezagutzeko etortzen omen dira. Aranburuk zera esan digu: "Bergarak ondare aberatsa dauka eta gauza positiboa da kanpoko jendeak gure altxorrak ezagutzea. Azken urteotako datuetan oinarrituz, maiatza, abuztua eta iraila dira turista gehien jasotzen dituzten hilabeteak".

Bisita gidatuak

Esan bezala, Turismo Bulegoa irailaren 30era arte izango da zabalik. Aurreko urteotan bezala, Bergarako Udalak Bilboko Nis enpresari adjudikatu dio zerbitzua. Nis enpresako Isabel Lopez, Josune Galartza eta Maialen Elortza izango dira Turismo Bulegoan lanean, txandaka. Aste barruan 10:30etik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era zabalduko dute eta domeka eta jaiegunetan 11:30etik 14:30era. Hala ere, Aranburu museologoak aurreratu digunez, ez dute domeka guztietan zabalduko. Turismo Bulegoak herriko ondarea erakusteko bisita gidatuak antolatuko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak