Bergarako Ekimenak deituta kale bilkura egingo dute datorren astelehenean, hilak 29, Bergarako plazan. "Isolamendu politikoa" salatuko dute. Bestetik, apirilaren 3an Bilbon egingo den manifestaziora joateko deia egin dute. "Autodeterminazio orain" lemapean egingo da manifestazioa.
Martxoaren 29, astelehena: arratsaldeko 19:30ean kale bilkura deitu dute Bergarako plazan, udaletxe parean. Hamabostean behin egiten duten elkarretaratze horretan, Euskal Herriaren aitortza eta errespetuaren eskaeraren ardatzpean, aldarrikapen desberdinak egingo dituzte uda bitartean. Astelehen honetan apartheida edo isolamendu politikoa salatuko dute.
Apirilak 3, larunbata: arratsaldeko 17:30ean Bilboko Aita Donostia kaletik manifestazio nazionala deitu du: "Autodeterminazioa orain" lemapean. Bergaratik autobusak antolatuko dituzte. Pol-Pol eta Arrano tabernetan eman behar da izena, edota bergara@aurrera.org helbide elektronikora idatzi daiteke.