Miguel Altunako 15 ikaslek atzerrian praktikak egingo dituzte

EduMendibil 2004ko martxoaren 17a

Miguel Altunan ikasten diharduten 15 ikaslek atzerrian egingo dituzte praktikak datozen hilabeteotan. Hain zuzen ere hamabi asterako joan dira atzerrira.

Goi mailako zikloa amaitu dute ikasleek eta elektrizitatea, mekanika edo arlo administratiboan ikasitakoa praktikan jarri behar dute. Lanbide Heziketako ikasleei zuzendutako Leonardo Europa mailako programari esker atzerrira joateko aukera izan dute.

Lau herrialdetara

Itxaso Mendizabal, Jon Oses, Ortzi Urriaregi eta Xabier Plazaolak Ingalaterrara alde egin dute, Joseba Inza, Bittor Gallastegi eta Iban Sevillanok Errumanian egingo dituzte praktikak, Jon Ugartetxek, Iñaki Mondragonek, Jon Gurutz Godoyk, Asier Sanchok eta Aritz Saidik Alemanian eta Jon Zangituk, Naiara Martinezek eta Aitor Olabarriak, berriz, Galesen.

Lanerako esperientzia

Iñaki Larrañaga Miguel Altunako zuzendariaren arabera, atzerrian hemen ondoren izan ditzaketen lan postuak beteko dituzte. Beka bakoitzaren zenbatekoa 3.000 euro da: hain zuzen, horietako 12 Miguel Altunan berak gestionatu ditu eta gainerako hirurak Confebasken bitartez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak