Pertsona bat atxilotu du Ertzaintzak

Goiena 2004ko martxoaren 14a

Pertsona bat atxilotu du Ertzaintzak. Botoa ematera zioan atxilotua izan denean. Oraindik ez dugu jakin zergatia. Jende asko ari da hautestontzietara gerturatzen. Boto kontaketa egin bezain laster argitaratuko ditugu emaitzak webgune honetan.

Ertzantzara deitu dugu, baina oraindik ez da posible izan zergati zehatza jakitzea.

Kontzertrazioa

Bergaran kontzentrazioa egon da eguerdiko 12:00etan. Karteletako leloetan jartzen zuen PP, Polizia, hiltzaileak. Ikurrin bat ere bazuen pankartak, krespoi beltzarekin.

Ondoan bigarren pankarta bat ere bazen eta irakurri zitekeen: *Euskal Herrian eta munduan elkarrizketa da bidea. 40 pertsona inguru izan dira agerraldian parte hartu dutenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak