AHTak ez duela konponduko garraioaren arazoa esan du Aralar-zutik koalizioak

Aralar-Zutik koalizioak salatu ditu Abiadura Handiko Trenaren gainean azken asteotan izandako zenbait gertakari. Proiektu horren kontrako ahotsa Madrilera eramango dutela gaineratu dute koalizioko ordezkariek. Angiozarren egin dute prentsa aurrekoa.

Abiadura handiko trenak gure ibarrean eta Euskal Herrian eragingo dituen arazoak salatu ditu Aralar-Zutik koalizioak, eta proiektuaren gainean PPk, PSOEk, EAJk eta EAk duten jarrera gogor kritikatu dute. Ainhoa Larrañagak esan duenez, “Espainiar gobernuak 46 proiektu onartu diru eta Eusko Jaurlaritzak erabakia txalotu du”. AHTren gaineko lan horiek ez dutela, “ez bururik ez hankarik” gaineratu dute Aralar-Zutik-ekoek.

Garraioaren arazoa konpondu ez, eta beste arazo batzuk sortuko ditu

AHTren proiektuak ez duela garraioaren arazoa konponduko adierazi du Ainhoa Larrañagak, eta beste zenbait arazo eragingo dituela gaineratu du. Instituzioak hipotekatu egingo dituelako eta lurraldearen banaketa eragingo duelako, “hiriburuak elkartuko ditu eta gainerako herriak banandu”. Ingurumen arazo larriak ere eragingo dituela gaineratu du Aralar-Zutik koalizioko bozeramaileak.

Gaur goizean egin dute prentsaurrekoa Angiozarreko plazan. Aralar-Zutik koalizioko, Alex Lakunza antzuolarra, Pilar Etxaniz bergararra, Oxel Erostarbe elgetarra eta Ainhoa Larrañaga izan dira, azken hau Angiozarrekoa.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.