Bergarako proposamenaren bultzatzaileek ekitaldiak antolatu dituzte

Bergarako proposamenaren bultzatzaileek hainbat ekimen antolatu dituzte datozen egunetarako, Bergaran. Datorren zapatuan zazpi lizarren landaketa egingo dute Zurradero parean eta hurrengo astean hainbat hitzaldi egingo dituzte.

Datorren zapatuan, Lizarra-Garazitik Bergarako proposamenera lema irudikatuz, zazpi lizarren landaketa burutuko dute, herrialde bakoitza irudikatuz. Zurradero parean, eta bariantearen azpian dagoen zelaian egingo dute, goizeko 11:00etan.

Arratsaldean, Donostiako Belodromoan burutu behar zen ekitaldi nazioanala debekatua izan denez, bere ordez antolatu den manifestaziora joateko deia egin dute. Autobusa antolatu dute manifestaziora joateko, 16:00etan irtengo da frontoitik.

Ekitaldiak Bergaran, Angiozarren eta Osintxun

Martxoaren 9an, martitzenean, hauteskundeetako ekitaldia egingo dute Novedades aretoan, arratsaldeko 19:30ean. Jose luis Elkoro eta Rafa Diezek parte hartuko dute bertan. Bestalde, Telesforo Monzon hil zeneko urtemuga ospatzen dela-eta, bere oroimena presente izango dute ekitaldian.

Eguaztenean, hauteskundeen gaineko hitzaldia eta bideo emanaldia egingo dute Angiozarko Saloian, 19:30ean. Eguenean, berriz, Osintxuko Ludotekan egingo dute hitzaldia eta bideo emanaldia, 19:30ean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.