San Martin plazatik abiatu da manifestazioa, eta bertan bukatu da. Bide guztian, justizia euskalduntzeko eskatu dute manifestazioan parte hartu dutenek.
Manifestazio amaieran, ekitaldia egin dute plazan. Txalapartariak izan dira txalaparta joten, eta jarraian, Iñigo Arregik, Bergarako EHEko kideak, manifestu bat irakurri du. Berriro salatu dute euskarak justizia administratiboan bizi duen egoera, eta zapalketa horri irtenbideak orain eman behar zaizikiola aldarrikatu dute.