Justizia euskalduntzeko manifestazioa zapatuan Bergaran

EduMendibil 2004ko ots. 27a, 12:15
Euskal Herrian Euskaraz taldeak deituta, justiziaren euskalduntzea aldarrikatzeko manifestazioa izango da zapatuan, otsailaren 28an, Bergaran. Hainbat taldek bat egin dute deialdiarekin. Manifestazioa 18:00etan aterako da San Martin plazatik.

Debagoieneko Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak euskarak epaitegietan jasaten duen egoera salatu zuen aurreko zapatuan kultur etxean, prentsaurrekoan.

Oraindik ere betebehar judizialak gaztelania hutsean, eta kasu onenean itzultzailearen laguntzarekin egin beharra dagoela salatu zuen EHEk. Epaitegietan euskarak zapalketa egoera bizi duela gaineratu zuten. EHEk emandako datuen arabera, Bergarako epaitegian dauden lau epaileak erdaldunak dira. Hori konpontzeko funtzio publikorako euskaraz jakitea derrigorrezkoa izatea eskatzen dute.

Hilero protesta ekitaldiak

EHEk euskararen presentzia aldarrikatzen jarraitzen du, eta hileroko azken zapatuetan protesta ekitaldiak egiten ditu Bergarako epaitegiaren aurrean, 12:00etan.

Zapatuan, Bergaran, besteak beste, Iñaki Lasa Euskalgintzako kidea, Lierni Iztueta EHEko ordezkaria eta Larraitz Ugarte abokatua izango dira. Gernikan ere manifestazioa deitu du EHEk zapaturako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak