Elkarrik sinadura bilketa egingo du zapatuan

EduMendibil 2004ko ots. 27a, 12:01
Bakearen, elkarrizketaren eta akordioaren aldeko Elkarri giza erakundeak sinadura bilketa egingo du zapatuan, hilaren 28an, Bergaran. Elkarrik sinadura batzeko kanpainari ekin zion urrian, eta helburua da alderdien mahai anitz baten alde 100.000 sinadura lortzea. Elkarri bultzatzen ari den sinadura bilketa kanpaina martxoaren 28an bukatuko da.

Zapatuan goiz eta arratsaldez batuko dituzte sinadurak Bergaran: 09:00etatik 11:00etara Oxirondoko azokan eta Zurraderoko azoka txikian eta 11:00etatik 13:00etara San Martin plazan eta Simon Arrieta plazan izango dira Elkarri ko kideak; arratsaldean, berriz, San Martin plazan, Simon Arrietan eta Osintxun egingo dute sinadura bilketa, 18:00etatik 20:00etara.

Biharko sinadura bilketarako boluntarioak behar ditu Elkarrik. Laguntzeko gertu daudenek telefono zenbaki honetara dei dezakete: 660 40 64 76.

Eskaera eskubidea

Esan bezala, eskaera eskubidea erabiltzeko, eta martxotik aurrera, Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan elkarrizketarako mahai bat proposatzeko 100.000 sinadura lortu nahi dira. Bergarako kasuan, biharko sinadura batzean 400 bat herritarren atxikimendua jaso nahi dute Bergarako Elkarriko ordezkariek.

Urtarrilaren amaierara arte 50.000 sinadura inguru batu ditu Elkarrik. Martxoaren 14ko hauteskundeen ondoren ziklo politiko berria hasiko da, eta, Eskaera Eskubidea erabiliz, indarkeriarik eza eta bazterketarik gabeko elkarrizketa bultzatu nahi ditu Elkarrik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak