Aceraliak gas isurien gaineko arau berriak bete beharko ditu

Leire Kortabarria 2004ko ots. 26a, 11:26

Europar Batasunak 2005ean indarrean jarriko ditu gas isurpenen inguruko arau berriak. Aceralia enpresari eragingo dio arautegi horrek.

Europar Batasunaren arautegi berriaren helburua da Kiotoko Protokoloa bete araztea eta negutegi efektua eragiten dituzten gas isuriak murriztea. Bergarako Aceraliari eragingo dio arautegi horrek, Gipuzkoako beste 25i bezala (Erkidegoan, 57). Hala aditzera eman zen atzo Bilbon, Eusko Jaurlaritzak eta erkidegoko hainbat enpresak egin zuten jardunaldi baten.

Protokolo horretan, ingurumena zaintzeko hainbat helburu zehazten dira, nazioartean bete beharrekoak.

Lantegiotako ordezkariek kezkatuta daudela esan dute, Estatuko enpresen lehiakortasunaren kalterako izan daitekeelako. Bestalde, Jaurlaritzak nabarmendu du EAEko enpresak gas isuriak murrizten joan direla azken urteotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak