Jai egun polita antolatu dute Jardun eta Pil-Pilean elkarteek martxoaren 5erako, egubakoitza. Astigarragako Rezola sagardotegian afaria egingo dute, eta trikitilari eta Bergarako bertso eskolako bertsolariak ere joango dira. Autobusa eta afaria 26 euro kostatuko dira bazkide, ikasle eta langabeendako, eta 29 gainerakoendako. 19:00etan irtengo da autobusa Bergaratik.
Izenemate epea martxoaren 1ean bukatuko da. Horretarako, jo Jardun elkartera, edo Kortazar, Pol-Pol edo Arrano tabernetara.