Bergarako Batasunak prest ditu hauteskunde kanpainako ekitaldiak

Gorka Etxabe 2004ko ots. 24a, 18:18
Hauteskunde kanpainako ekitaldi ugari antolatu ditu Bergarako Batasunak. Bihar hasi eta martxoaren 11ra bitartean hitzaldiak, ekitaldi politikoak eta prentsa agerraldiak izango dira Bergaran, eta ibarreko zenbait herritan. Bihar bertan prentsaurrekoa eskainiko dute Arrasateko Monterron kultura etxean Euskal Herritarrok-eko ibarreko hautetsi ohiek.

Otsailaren 28an ekitalditxoa egingo dute Bergarako Olaso dorrea eta udaletxearen artean dagoen eremuan, eguerdiko ordu batean. Estatu espainiarraren politika salatzeko sinadura bilketa ere egingo dute egun horretan. Era berean, EHEk deituriko manifestazioan parte hartzeko deia egin du Bergarako Batasunak.

Lizarrak landatuko dituzte zurradero parean

Martxoaren 1ean, 19:30ean, kale bilkura egingo dute San Martin plazan, eta martxoaren 6an zazpi lizar landatuko dituzte Zurradero parean, saihesbidearen azpian dagoen zelaian hain justu ere. Goizeko 11etan izango da ekitaldi hori. Lizarra Garazitik Bergarako proposamenera leloa irudikatuko dute arbola landaketarekin.

Martxoaren 9an ekitaldi politikoa egingo dute Bergarako Novedades aretoan. Ekitaldian esku hartuko dute Euskal Herriko zenbait ordezkari politikok. Martxoaren 10ean eta 11n hitzaldiak eskeiniko dituzte Angiozarren eta Osintxun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak