Manu Azkarate presoaren aldeko mozioa onartu zuen udalbatzak astelehenean, EAJ-EA, Aralar eta PSE-EEren aldeko botoekin.
Zera onartu zuten aipatutako alderdiek: batetik, Azkarate lehenbailehen askatzeko exijitzea espetxeetako zuzendaritzari, bestetik Azkarateren sendiari elkartasuna adierazte une zail honetan eta, azkenik, giza eskubideen aldeko mobilizazioetan parte hartzea.
Azkarate egoera larrian
Osasun arrazoiengatik Azkaratek baldintzapeko askatasuna lortu zuen 1993an, baina aurtengo urtarrilean berriro espetxeratu zuten. Ondorioz, gose, egarri eta medikazio greban dago.