Joan zen maiatzaren 25eko udal hauteskundeetan Bergarako hautesle errolda 12.797 lagunek osatzen zuten. Martxoaren 14ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeei begira, erroldak behera egin du: 240 lagun gutxiagok eman ahal izango dute botoa martxoan.
Azken udal hauteskundeetan abstentzioa %28,5ekoa izan zen: 3.776 lagunek uko egin zioten botoa emateari 2003ko maiatzaren 25ean, Bergaran.