Aholkularitza bulegoa Miguel Altunan

Edu 2004ko ots. 13a, 12:20
Langile, langabe eta ikasleei zuzendutako Informazio Bulegoa zabaldu dute Miguel Altuna institutuan. Bulegoan lanarekin eta heziketarekin zerikusia duen aholkularitza eskainiko da.

Ibargarai kalean, instituturako sarreraren ondoan jarritako bulegoan Jabi Arteaga, Josean Etxeberria eta Uxune Mujika egongo dira, lana eta heziketaren inguruko informazioa ematen.

Langabeei zuzenduta, Jaurlaritzako Lan Sailak, INEMek eta Udalak antolatzen dituzten ikastaroen berri emango dute. Era berean, Langai zerbitzuan zer-nolako lan eskaera dagoen ezagutzeko izango dute bulegora jotzen dutenek.

Etengabeko heziketa eta lan poltsa

Etengabeko heziketaren kasuan, Gizarte Segurantzan kotizatzen duten langileek aukera izango dute ikastetxeak mekanika, elektrizitatea eta administrazio adarretan duen eskaintza jasotzeko. Bulego berrian lan poltsa ere sortuko dute, ikastetxean aritutakoei lana topatzea errazteko.

Bulegoa astelehenetik egubakoitzera egongo da zabalik, 08:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 20:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak