Aratusteak 2004: egitarau oparoa

Aratusteak 2004 egitarauaren barruan, hainbat ekitaldi izango dira herrian. Musika emanaldiak, ikuskizunak eta kalejirak egingo dira. Otsailaren 24an, Aratuste-martitzenean, Sardinaren Ehorzketa egingo da San Martin plazan, 20:30ean.

Egitaraua

Egitaraua

Otsailak 20, ostirala

  • 22:30ean: Udal Musika Bandaren eta Bergarako Orkestra Sinfonikoaren kontzertua Udal pilotalekuan. Sarrera: 5 euro. Kontzertuan aterako den dirua Aljeriako basamortuan bizi diren errefuxiatu sahararrei emango zaie.

Egitaraua:

  • 1. zatia:
    Bergarako Udal Musika Banda
    "Overtura to a new age"
    "Evolutions"
    "Aratusteetako dantzak"
    Bergarako Orkestra Sinfonikoa
    "Pennywistle Jig"
    "The Shadow of your smile"
    "Carmen"
  • 2. zatia:
    Mahoner City Music Band
    "Far west story"

Zuzendaria: Alfredo Gonzalez Chirlaque

Otsailak 21, larunbata

  • 16:30ean: Bolintxe Zalaparta eta Loretsu Traketsuren "Zirika Zirkus" ikuskizuna, Udal pilotalekuan. Sarrera: 2 euro.
  • 17:30ean: Bergarako konpartsako erraldoi, kiliki eta buruhandien kalejira, Elgoibarko dultzaineroek lagunduta. Ibilbidea: San Martin plaza, Bidekurutzeta, San Pedro, Artekalea, Arruriaga, Barrenkalea eta San Martin plaza.
  • 19:00etan: Xamatz dantza taldearen kalejira eta dantzak.
  • 22:30ean: Rock kontzertua San Martin plazan, Brigada Criminal eta Dragon Fly taldeen eskutik.

Otsailak 22, igandea

  • 18:00etan: Takolo, Pirritx eta Porrotx pailazoen "Poxpolin Marisorgin" ikuskizuna, Udal pilotalekuan. Sarrera: 4 euro.

Otsailak 24, asteartea

  • 17:00etan: Musika Eskolako txarangaren kalejira.
  • 18:00etan: Rio Samba Show taldearen kalejira, eta ondoren dantza ikuskizuna eta batukada Udal pilotalekuan. Sarrera doan.
  • 20:30ean: Sardinaren entierroa, San Martin plazan. Ibilbidea: Kultura Etxea, Barrenkale, San Martin plaza, Bidekurutzeta, San Pedro, Komenio kalea, San Martin plaza.

Otsailak 27, ostirala

  • 22:30ean: Oihulari Klown taldearen "Divinas" antzezlanaren estreinua, Zabalotegi aretoan. Sarrera: 6 euro.

Aratuste jaiak gehien animatzen dituen Bergarako taldeari 200 euroko afari merienda emango dio Bedelkar Bergarako merkatarien elkarteak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.