Amodiozko Gutunen XII. Berrigara Lehiaketako irabazleak

Modesto Arrieta zarauztarrak eskuratu du lehiaketako lehen saria. Epaimahaiaren iritziz, oso ondo idatzita dagoen gutuna da; orijinala, umoretsua eta erotismo printza batzuekin. Bigarren saria Uxue Alberdi elgoibartarrak lortu du eta Bergarako Onenaren saria Elena Lakak. Irakurle gazteen saria Debako Igor Agirrek eskuratu du. Azkenik, Iruñeko Maialen Etxebarria izan da SMS bidezko II. Maitasun Mezuen Lehiaketaren irabazlea.

Bergarako Jardun Euskara Elkarteak antolatutako leihaketaren sari banaketa otsailaren 14an egingo da, San Valentin egunean. Ekitaldia Bergarako Zabalotegi Aretoan izango da arratsaldeko 19:00etan. Bertan irabazleek euren gutunak jendaurrean irakurriko dituzte. Amaitzeko, Txuma Murugarrenen kantaldia izango da.

Irabazleak:

  • 1. Saria (450 euro): Modesto Arrieta (Zarautz, 54 urte)
    • Argumentua: Telebistako albistegietako aurkezle ezagun batetaz zeharo maiteminduta dago Iñaki. Egunero bazkalostean, bere lagun Joxe Mariren tabernara joaten da hango telebistan bere Angels maitea ikustera. Txora-txora eginda dauka eta berari gutun hau idaztea erabakitzen du.
    • Epaimahaiaren iritzia: Oso ondo idatzita dagoen gutuna. Orijinala, umoretsua eta erotismo printza batzuekin.
  • 2. Saria (240 euro)Uxue Alberdi (Elgoibar, 19 urte)
    • Argumentua: Eutimio aitonak bere emazte den Martiñari idazten dio gutuna. Gaixo dago eta ez da gauza bere kabuz aritzeko, baina beti dauka Eutimio alboan, bere senar, lagun eta maitale fina. Sasoiko zireneko garaiak gogoratzen ditu gutunean, ze ondo pasatzen zuten elkarrekin, eta ilusio berarekin saiatzen dira orain ere egunerokoari aurre egiten.
    • Epaimahaiaren iritzia: Gutun osoa. Oso ondo girotutakoa eta zaharren arteko maitasuna primeran islatzen duena. Irakurleak errez irudika ditzake gutuneko pertsonaiak. Umore puntua ere badu. Oso gutun maitagarria.
  • Bergarako Onena (150 euro): Elena Laka(37 urte)
    • Argumentua: Goizean kotxearekin errepidean susto bat izan du eta horrek baloratu arazi dio ondean daukana eta halaxe adierazten dio.
    • Epaimahaiaren iritzia: Gutun modernoa. E-maila izan daitekena. Edonork bidal zezakeen gutuna. Postdatak ematen dio indar guztia gutunari

Epaimahai nagusia:

  • Itxaro Borda eta Karlos Linazasoro idazlea.
  • Nerea Elustondo bertsolaria.
  • Iñaki Serrano iazko irabazlea.

Epaimahaiaren iritzi orokorra:

Aurkeztutako lanen kalitateari dagokienez, hainbeste idazlanen artean denetik dagoela azaldu dute, baina saritutako lanek eta baita finalistenek ere benetan maila bikaina dutela adierazi dute.

Trajikoak dira aurtengo gutunak: istripua, gaixotasuna edota heriotza ezinbesteko osagaiak dira gutun gehienetan. Ezinezko harremanak eta amodioaren zailtasunak isladatzen dituzte, horietako askotan maiteari barkamena eskatuz. Topikoz beteta daude gutunak, baina benetan orijinalak direnak ere badira. Gutun erotiko gutxi eta umorea ere faltan bota du epaimahaiak. Orijinaltasuna, gaiaren eta hizkuntzaren tratamendua baloratu du epaimahiak.

Irakurle gazteen saria (90 euro eta sorpresa)

Zigor Agirre (Deba, 26 urte)

Argumentua: Hilzorian dagoen drogazaleak beragatik egin duen guztia eskertuz idazten dio amari

Epaimahaiaren iritzia: Barru-barruraino iristen den gutuna.

Epaimahai gaztea: Bergarako ikasleak: Maite Iturraran, Nerea Irureta, Maialen Ormazabal eta Ariane Alberdi

Partaidetza: 111 gutun. (1843 gutun azken 12 ediziotan)

  • Aurtengo edizioan, emakumezkoen partaidetza inoiz baino altuagoa izan da: %80 a.
  • Iaz baino 11 gutun gehiago jaso ditugu, guztira 111.
  • Bergaratik, 9 gutun, Gipuzkoatik 70, Bizkaitik 31, Arabatik 1, Nafarroatik 3, Iparraldetik 1 eta Burgostik beste bat.
  • Bataz-besteko adina: 20 - 25 urte.
  • Postaz: %63a; e-postaz: %37a.

SMS bidezko II. Maitasun Mezuen Lehiaketa 04

Lehenengo Saria (90 euro): Maialen Etxebarria (Iruñea, 16 urte)

Dnboak merzi zan du ezautzko sntimnduek zugan pntsatzko,itzk adieraztko,skuek zu laztantzko,muxuek maitasunan sekretua antzeztko..poemk zrtako?m.z.

Epaimahaiaren iritzia (Bergarako ikasleak): Poetikoa eta sakona. Maitasun mezu arrunt bat baino zerbait gehiago.

Guztira 33 mezuk hartu dute parte lehiaketan eta batazbesteko adina 20 urtekoa izan da.

Argibide edo informazio gehiago nahi izanez gero honako telefonora deitu daiteke: 606 526 810.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.