Kolektorea egiteko obrak direla eta, Amillagatik Eibarrerako bidera ezingo dira irten autoak bidea itxi egin baitute zenbait hilabeterako.
Amillagako bidegurutzetik Zubiberrira doan bide zatia da itzi dutena. Hala ere, zamalanak egiteko industrialdera doazen autoak eta kamioiak pasatu ahal izango dira.
Ondartzatik
Gainontzeko gidariek Eibarrera doan saihesbidera joateko Ondartzako biribilgunea erabili beharko dute.
Lanak amaitzeko epea zehaztu ez badute ere, hilabete batzutan bidea itxita egongo dela aurreratu dute.