Hondamen aitorpena Urteagako bi eraikini

Irati Agirreazaldegi 2004ko ots. 6a, 14:49
Urteaga kaleko bi eraikin egoera kaskarrean daudela eta bertako jabeek Udalari hondamen aitorpena eskatu zioten etxebizitzendako. Eskaria onartu eta hainbat proiektu egin ostean, eraikinok eraisten hasiko dira, aurrez bizilagunak kanporatuta.

Urteaga kaleko 19 eta 21 zenbakidun eraikinen aurri edo hondamen eskaria egin zuten jabeek dokumentu tekniko bat aurkeztuta. Izan ere, bi etxebizitza bloke hauek egoera kaskarrean daude eta bertan ezin daitezke bizilagunak denbora luzez geratu.

Udaleko aparejadoreak eta hirigintzako teknikariak txostenak egin zituzten eta gaia Hirigintza batzordean aztertu ostean, hondamen aitormena ematea erabaki zuten.

Aurki botako dute

Behin aurri aitorpena eginda etxebizitzak botatzeko eraispen proiektua aurkeztu behar dute jabeek udaletxean, obra zuzendaritzaren izendapenarekin batera. Horretarako otsailaren 25era arteko epea dute, eta aurkeztu ezean Udalak exekuzio subsidiarioaren bidez egingo luke euren kargura.

Txostena egun horretarako aurkeztu behar bada ere, Urteagako 19 eta 21 zenbakidun eraikinetan bizi direnei otsailaren 23ra arteko epea emango diete etxebizitzatik irteteko eta nahi dituzten gauzak ateratzeko. Izan ere, Udalak horretarako agindua emango die aurrez. Bizilagunetakoren batek etxetik atera nahi ez badu etxetik botako dituzte bide administratibotik.

Bizilagunek ez ezik etxebizitzen jabeek (han bizi ez direnek) ere izango dute bertan gordetako gauzak erretiratzeko eskubidea, hauek ere otsailaren 23ra bitartean. Beraz, otsailaren amaieran edo martxoaren hasieran eraikina bota egingo dute seguru aski. Hala ere, jabeek, etxea botatzeko lanak hasi aurretik Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Departamentuaren baimena lortu beharko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak