Aspace: irailerako eguneko zentro berria

Irati Agirreazaldegi 2004ko ots. 6a, 14:02
Aspacek, Garuneko Elbarritasunen Elkarteak, eguneko zentro berri bat egokitzeko baimena eskatu zuen Udalean. Behin baimena lortuta otsailean zehar hasiko dituzte lanak eta irailerako lokal berrian zerbitzuak eskaintzeko asmoa dute arduradunek.

Ibaiondon izan du egoitza orain arte Aspacek. Baina leku faltak eta jendearen eskari igoerak eraginda, herrian bertan beste leku batera aldatzeko erabakia hartu dute. Merkatu plazaren parean, Boni Laskurain kalean izango da kokaleku berria eta lokala egokitzeko lanetan aurki hasiko dira.

Egoitza berriak guztira, 264 m2 izango ditu egungoak baino 100m2 gehiago. Lokal horretan erabilera anitzeko gela handi bat, komun gehiago, sukaldea eta administrazio kontuetarako bulego bat izango dituzte. Azken honetan fisioterapia gela ere egongo da.

Debarro osorako zerbitzua

Orain arte Aspaceko eguneko zentroan 26 lagunendako tokia egon da, baina egoitza berria jende gehiago hartzeko gertatuko dute, 32 hain zuzen ere. Gainera, kontuan hartu behar da Bergarako zentroak Debarro osoko gaixoak hartzen dituztela.

Eguneko zentroak babestutako lantegietara joaterik ez duten garun elbarriei bideratuta daude. Ikasketak sendotzeko eta heldutasunera bideratzeko programak zein lanera moldatzekoak eta errehabilitaziozkoak garatzen dira bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak