Ilara handiak saihesteko TAG zerbitzua Bergarako autopista irteeran

Asier Alkorta 2004ko otsailaren 4a

Datorren astetik aurrera, TAG zerbitzua erabiltzeko aukera egongo da A-1 Bergarako irteerako lau ordain lekutan. Aurreikusita zuten baino gidari gehiago dabiltza A-1 autobide ordainduan, eta peajean sortzen diren auto ilarak sahiesteko hartu dute erabakia.

TAG zerbitzua

Aparailu elektroniko bat da, radarra uhinak jasotzeko ahalmena duena. Bankuetan eskatu behar da eta autopista bakoitzak berea du. Hau da, autopista batzuetarako balio duenak ez du zertan balio beste batzuetarako. Aparailu hori kristalean jartzen da eta radarrak detektatzean, barrera zabaltzen da. Horrela, denbora aurrezten da.

TAG zerbitzua %15,15ek erabiltzen dute

Autopistaren lehen hilabetean, gidarien %15,15ek erabali du TAG zerbitzua, baina gero eta gehiago dira zerbitzu hau eskatzen dutenak. Egunean 5.347 ibilgailu pasatzen dira batez beste, gehienak 7:30etatik 8:30etara eta 17:30etatik 18:30etara.

**Ordaintzeko gidariek aukeratutako era, ehunekotan:

  • Txartelak: %41,58
  • Esku-dirua: %40,81
  • TAG: %15,15
  • Besteak: %2,46

Istripu bakarra egon da autobide ordaindu hau zabaldu den bitartean

Abenduaren 24an izan zen, goizeko 3:25ean, Eitzako tunelaren irteeran. Zauriturik ez zen izan eta seinal batzuk baino ez ziren puskatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak