Informatika ikastaroak jubilatuendako San Joxepe zentroan

A. Leibar

Bergarako jubilatuen zentroan (San Joxepe) informatika ikastaroak hasiko dira, otsailaren 9an. Jubilatuendako ikastaro hauek doan izango dira.

Hauek dira eskaintzen diren ikastaroak:

  • Informatikaren Hastapena (24 ordu).
  • Word eta Argazki Diseinua (14 ordu).
  • Argazki Diseinua eta Power Point (14 ordu).
  • Internet (14 ordu).

"Fundación la Caixa"ren dirulaguntzari esker, ikastaro hauek doan dira jubilatuendako. Informazio gehiago jasotzeko edo ikastaroetan parte hartzeko deitu telefono zenbaki honetara: 943 76 07 17 (Jesus).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak