Artekale urbanizatzeko proiektua idazteko lana esleitu du Udalak

Aintzane Irizar 2004ko urt. 30a, 13:52
Asteleheneko osoko bilkuran onartu zuen udalbatzak Artekale urbanizatzeko proiektua idazteko lanak Iñaki Aspiazu arkitektoari esleitzea. Urbanizatzeko lanak noiz hasiko dituzte, baina, zehaztu barik dago oraindik.

Artekale osoa urbanizatzeko asmoa dauka Udalak; horretarako proiektua Iñaki Aspiazu arkitektoak idatziko du. Bi hilabeteko epea izango du dokumentua idazteko, eta 11.805 euroko aurrekontua.

Udaletxe osteko zatia bezala

Udaletxea eta San Pedro arteko zatia bezala urbanizatuko dute Artekale osoa. Irisgarritasun arauei jarraituz, lurzoru guztia maila berean egingo dute, eta oinezkoek izango dute lehentasuna. Dena dela, momentuz, ez da soilik oinezkoendako kalea izango. Izan ere, alde zaharreko trafikoan hainbat aldaketa egin beharko dituzte horretarako.

Proiektu hau Eusko Jaurlaritzaren Izartu programan aurkeztuko dute, diru laguntzak lortu ahal izateko. Izartu programarekin, gainbehera datozen udalerriei laguntzak emango dizkie Jaurlaritzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak