Labegaraietan skate pistak egin nahi dituzte

Aintzane Irizar 2004ko urt. 30a, 13:47
Asteleheneko osoko bilkuran, Labegaraietako kirol gunean dagoen auditorioa eraisteko lanen baldintza plegua onartu zuten. Udalaren asmoa da orain auditorioa dagoen tokian skate pistak egitea.

Udalbatzarrak asteleheneko osoko bilkuran onartutakoa, Labegaraietan skate pistak egiteko lehen urratsa izan zen. Kirol gune horretan dagoen auditorioa eraisteko proposamen teknikoa eta lanen baldintza plegua onartu zituen, hain zuzen ere. 13.950 euroko aurrekontua izango dute lan horiek.

Bestalde, Udaleko arduradunek azaldu zutenez, datorren astean bertan aurkeztuko du Iñaki Berasategi arkitektoak Labegaraietako kirol eremu berriari dagokion planoa. Pare bat hilabete barru, berriz, proiektu teknikoa ere aurkeztuko du arkitektoak.

Lehenengo skate pistak

Udalaren asmoa da Labegaraietako gune horretan skate pistak egitea. Gaur egun, ez dago herrian era horretako pistarik. Kirol hori praktikatzen dutenak, baina, asko dira. Udaleko arduradunen esanetan, herritarren artean skate pisten eskaria badago, eta bideragarria ikusi dutenez, hortxe egingo dituzte pistok. U itxurako pistak izaten dira skate-arekin ibiltzekoak.

Dena dela, behin auditorioa eraisten dutenean, tokia aztertu eta orduantxe erabakiko dute zenbat pista eraiki.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak