Angiozarko saloian egongo dira Bai Euskal Herriari taldeko kideak domekan, 11:30etik 13:30era.
Hiru argazki, errolda agiria eta 15 euro eraman behar dira Euskal Herritartasun Nazio Aitormena egiteko. Errolda agiria aldez aurretik eskatu behar izaten da udaletxean. Horiekin guztiekin, inprimakiak bete eta eskaera egiten dutenek, aste batzuk barru jasoko dute EHNA.
Aurreko domekan, Osintxun egon ziren Bai Euskal Herriari-koak. Guztira, hamahiru EHNA tramitatu zituzten. Dena dela, jakinarazi digutenaren arabera, aurrez ere hainbat osintxuarrek dute agiria.
Guztira, 725 EHNA
Bai Euskal Herriari-koek jakinarazi digutenez, dagoeneko 725 EHNA egin dituzte Bergaran, guztira.
Bestalde, azaldu digutenez, hemendik aurrera ere egongo da tramitazioak egiteko aukera Bergaran; dena dela, oraindik ez dituzte zehaztu horretarako lekua eta ordutegia.