Bai Euskal Herriari taldeak jakitera eman duenez, Osintxuko eta Angiozarko auzotarrek ere EHNA egiteko aukera izango dute Bergarara etorri behar izan barik. Osintxun etzi, domeka egongo dira, liburutegian, 12:00etatik 13:30era. Han tramitazioa egiteko aukera izango dute bertaratzen diren osintxuarrek.
Otsailaren 1ean, Angiozarren
Otsailaren 1ean, Angiozarrera hurreratuko dira. 11:30etik 13:30era Angiozarko saloian egongo dira. EHNA egin nahi izanez gero, honako dokumentazioa eraman beharko da esandako lekuetara: hiru argazki, errolda agiria (udaletxean eskatu behar da) eta 15 euro.