Herriko odol emaileak: iazko zifrak hobetu nahirik

Edu 2004ko urt. 22a, 17:26
Gipuzkoako odol emaileen elkarteek –Bergarakoak tartean– odol ateratzeak gehitzeko kanpaina jarri dute martxan. Gipuzkoan, aurten, 33.000 odol ateratze lortzea da helburua. Bergarako Odol Elkarteari dagokionez, odol emaile gazteak erakartzea da asmo nagusia.

Bergaran 1967an sortu zen Odol Emaileen Elkartea. Gaur egun 1.459 odol emaile daude Bergaran, horietatik 900 inguru aktiboak, hau da, odola eman dezaketenak. Hainbat arrazoirengatik (haurdunaldi kasuak, berrogeialdian daudenak eta bestelakoak), beste 600 bat lagunek ezin dute orain odolik eman.

Emaitza onak Bergaran

Guztira, 66 odol emaile elkarte dira Gipuzkoan, eta, beste herri batzuekin konparatuz gero, Bergara aurreneko tokietan dugu odol ateratze kopuruari erreparatuz gero. 1.000 biztanleko ateratzeen ehuneko altua du Bergarak. Hauek dituzue azken bost urteotako egindako odol ateratzeak:

1999 1.347 2000 1.479 2001 1.505 2002 1.417 2003 1.354

Ateratzeak, hamabostean behin

Ohikoa den moduan, odol ateratzeak hamabostean behin egiten dituzte, Seminarioko lokalean, 18:30etik aurrera. Datorren eguaztenean, hilaren 28an, ateratzea izango da eta otsailean bakarra egongo da, hilaren 11n, hain zuzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak