Udal liburutegian dagoen toki falta dela-eta, kultura etxeko erakusketa aretoa liburutegiari eskaintzea erabaki du Udalak. Hala, haur liburutegia erakusketa aretora eramango dute. Gaur egun kultura etxeko lehen solairuan dago haur liburutegia eta honek lagako duen gela hutsean ikasteko gela bat eta liburuendako apalategiak jarriko dituzte. Aldaketa hori emango da Udalak Arostegi etxeko behe solairuan aurreikusita daukan erakusketa areto berria egokitu ondoren.