Gangster jantzita ordaindu du Herri Mugimenduak isuna

Monika Belastegi Aranzabal 2004ko urt. 20a, 17:02

Goizean ordaindu du Herri Mugimenduak San Martinetan txosna jartzeagatik Udalak jarritako 360 euroko isuna. Halakorik berriz ez gertatzeko, txosna jartzeko egutegia adostu dute bi aldeek.

Gazte ugari hurbildu dira udaletxera isunarekin bat ez zetozela adierazteko; batzuk gangster jantzita. Izan ere, Herri Mugimenduko kideek azaldu dutenez, "isunarekin bat ez gatozela adierazi nahi izan dugu baina modu sinboliko eta sinpatiko batean, horregatik gangster jantzi gara".

Zentimo batekoak, bikoak eta bostekoak

Horrekin batera, 360 euroko isuna txapon txikietan eraman dute, zentimo bateko, biko eta bosteko txaponetan, "kontatzeko orduan lan pixka bat emateko".

Isuna Txosna jartzeagatik

San Martin jaietan baimenik gabe jarritako txosnagatik jarri die isuna Udalak. Herri Mugimendua, baina, ez dago ados. Izan ere, baimen bat baino gehiago eskatu zutela diote, "Udalari txosna jartzeko proposatutako leku guztiak gaizki iruditu zitzaizkiolako. Gainera, baimenik eman ez, baina kokapen berririk proposatu ez zigunez, txosna jartzea erabaki genuen".

Egutegia adostu dute

Halakorik berriz ez gertatzeko, urtean barrena jarri nahi duten txosnen egutegia adostu dute Udalarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak