Ubera auzoan San Pauloak ospatuko dituzte asteburuan

Monika Belastegi Aranzabal 2004ko urtarrilaren 19a

Asteburuan San Paulo jaiak ospatuko dituzte Ubera auzoan. Egubakoitzean hasi eta domekara bitartean, ekitaldi ugari izango dira auzoan.

Egubakoitzean ekingo diete jaiei uberarrek. 20:30ean, bakailao afaria egongo da elkartean, soinujoleek alaituta.

Zapatuko egitaraua

Zapatuan, tortilla txapelketa egongo da 12:00etan; 15:30ean, mus txapelketa egingo dute, eta 16:30ean, berriz, kukainak. Kukainen ondoren, txokolatea eta buruhandiak egongo dira umeendako.

Domekan

Domekan, meza nagusia egongo da San Paulo ermitan 10:30ean, eta jaiei amaiera emateko, salda eta txorizoa banatuko dituzte 11:00etan, hurbiltzen diren guztiendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak