Funtzionalidade batzuk:
Edukien kudeaketa dinamikoa, egutegi eta albistegi automatizatua (harpidedunentzako mezu bidalketarekin), eleaniztasunaren kudeaketa, ezinduentzako testu-bertsio egokitua, bilaketa adimentsua...
Atal nagusiak:
- Bergara: atal honetan, herriari buruzko informazio ugari biltzen da. Herriko hainbat aspektu aurkezten dira bertan. Hauek dira azpiatalak: historia, geografia, biztanleria, ekonomia, ospetsuak, kaleak, auzoak eta irudiak.
- Udala: antolaketa politikoa, antolaketa zerbitzuka, azpiegiturak, proiektuak, gai fiskalak, deialdiak, udal zerbitzuetako telefonoak eta helbide elektronikoak, hauteskundeak 2003 eta aurrekontuak. Funtsean, Udal korporazioaren antolaketa, egintza eta erabakien berri ematen da atal honetan.
- Turismoa: bai herritarrentzat eta bai kanpotarrentzat informazio baliagarria jasotzen duen atala da. Herriko monumentuak, ibilbideak, jaiak eta lo egiteko tokien gaineko informazioa biltzen da bertan.
- Argitalpenak: Bergarako Udalak argitara eman dituen diskak, bideo-zintak eta liburuak aurkezten dizkizugu atal honetan. Arlo ezberdinetakoak dira: artea, biografiak, euskara, historia eta geografia, idatziak liburuxka, kirolak, musika eta bestelakoak
- Jaiak: Bergaran urtean zehar ospatzen diren jaien berri ematen da atal honetan. Egitarauak eta argazki bildumak daude.
- Albisteak: Herriko albisteak argitaratzen dira. Gainera, doan harpidetzeko aukera ematen da. Harpidetuz gero, norberaren posta elektronikoan jasotzen dira albisteak.
- Egutegia: Herrian dauden ekitaldi, bilketa eta hitzorduak biltzen dira.
Helbide berria: www.bergara.es