Iñaki Calvok Gipuzkoako ziklo-kros txapelketa irabazi zuen 23 urtetik azpikoen mailan, Itsasondon, abenduaren 28an. Aste bukaeran Espainiako ziklo-kros txapelketan hartuko du parte, Valladoliden.
Gaur egun ziklo-krosean aritzen den Bergarako txirrindulari bakarra da Iñaki Calvo (19 urte) eta Iñigo Igartuaren pausuak jarraitzeko prest dagoela erakutsi du. Momentuz Gipuzkoako txapela jantzi du 23 urtetik azpikoen mailan.
Espainiako txapelketa
Aste bukaeran Espainiako txapelketan parte hartuko du Valladoliden, Euskadiko taldea ordezkatuz. 23 urtetik azpikoen mailan 6 euskaldun lehiatuko dira, lau bizkaitar eta bi gipuzkoar.
Aurten bigarren denboraldia beteko du Calvok amateur mailako Debabarrena taldean. Martxoan errepideko denboraldiari ekingo dio.