GI-632 errepidean autoen joan-etorria handia zen goizeko 8:15ean eta Ertzaintzak zirkulazioa bideratu behar izan du. Goizeko bederatziak aldera, berriz, zuhaitza moztu dute eta errepidetik kendu.
Une horretan Deskargako mendatea itxi dute zirkulaziora, baina berehala ireki dute berriro ere. Bederatzietarako normaltasuna zen nagusi Deskargako mendatean.